Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 52:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hogoi eta bat urthetaco guiçon-gaztea cen Sedecias, erreguinatzen hasi cenean; eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, deitzen cen Amital.

2. Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Joaquinec eguin içan cituen gucien arara.

3. Hargatic cen Jaunaren hasarrea Jerusalemeren eta Judaren gainean, iraici cituen arteo bere aitzinetic; eta Sedecias guibelatu cen Babilonaco erregueren ganic.

4. Bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, bera eta bere armada gucia, ethorri ciren Jerusalemeren contra; sethiatu çuten, eta inguruan hazcargailuac alchatu cituzten haren contra.

5. Hiria sethiatua egon cen Sedecias erreguearen hamecagarren urthea arteo.

6. Bainan laugarren hilabethean, hilabethearen bederatzian, gosetea jabetu cen hiriaz, eta hango populuac etzuen jatecoric.

7. Hirico harrasia urratua içan cen; guerlaco guiçon guciec ihes eguin çuten; hiritic ilki ciren gabaz bi harrasien artean cen atheco bideaz, ceinac baiterama erregueren baratzera; eta goan ciren mortura daraman bideaz, Caldearrec hiria inguruan sethiatzen çutelaric.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 52