Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 51:5-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz.

6. Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina.

7. Babilona Jaunaren escuan da urhezco unci bat, lurra oro horditzen duena; haren arnotic edan dute jendaiec, eta hargatic kordocan dabilça.

8. Tupustean erori da Babilona, eta xehacatu da; orrobia eguiçue haren gainean; har çaçue balsamua haren oinhacearençat, hean senda daitequeen.

9. Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino.

10. Jaunac alchatu ditu gure çucenac: çatozte, eta Sionen erdian erran detzagun gure Jainco Jaunaren eguinçac.

11. Çorrotz gueciac, bethe gueci-unciac: Jaunac eraiqui du Mediarren erregueen izpiritua; haren gogoa Babilonaren contra jarri da, haren galceco; ecen Jaunaren aspercundea dabila, temploaren gaticaco aspercundea.

12. Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac.

13. Hi, ur handien gainean hagoena, aberastasunez okatua, ethorri dun hire akabança, errotic ebaquia içanen haicen ordua.

14. Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean.

15. Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac.

16. Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.

17. Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan.

18. Lan hutsal eta irrigarriac dira; ikarpeneco egunean galduco dira.

19. Jacoben çathia ez da hequien idurico; ecen hura da gauça gucien eguilea, eta Israel da haren primançaco makila; armadetaco Jauna da haren icena.

20. Guerlaco tresnac hausten daroztatzu, eta nic çutaz hautsico ditut jendaiac, çutaz xahutuco ditut erresumac;

21. Eta çutaz phorroscatuco ditut çaldia eta çaldi gainecoa; eta çutaz phorroscatuco ditut orga-lasterra eta haren gainecoa:

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 51