Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 51:37-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Eta Babilona harri-murru bat içanen da, erainsugueen egoitzi, gucien harrigarri eta trufagarri, ez duetacotz egoiliar bat guehiago.

38. Batean orroa eguinen dute lehoinec beçala, lehoincumeec beçala ihanusiren dituzte ilaiac.

39. Beren kaldan emanen diotet edatecoa, eta hordituren ditut, kumara eror eta bethico loan sar ditecen, eta guehiago ez iratzar, dio Jaunac.

40. Eramanen ditut bildotsac bitimatzat beçala, ahariac pittiquequin beçala.

41. Nola hartua içan da Sesac? nola içan da hartua lur gucico hiriric ederrena? nola Babilona bilhacatu da jendaien artean gucien harrigarri?

42. Babilonaren gainera igan da itsasoa, uharca estali dute haren uhinec.

43. Lazgarri eguin dira hango hiriac, nihor ecin-egonezco toqui eta mortu hango lurra, lur-egoiliarric gabe egonen dena, eta ceintan gaindi guiçasemeric ez baita iraganen.

44. Eta Babilonan ikarturen dut Bel, eta iretsi çuena atheratuco diot ahotic, eta ez dire guehiago alde orotaric haren gana jendaiac ethorrico, ecen lehertuco dire Babilonaco harrasiac.

45. Ene populua, ilki çaite haren erditic; bakotchac bere bicia salba deçan Jaunaren hasarrearen hatsetic.

46. Eta çuen bihotzac amorric eguin ez beça, eta ez lotsa lurrean adituco den haroaz; urthe batez içanen da haro bat, berce urthean berce haro bat; gaixtaqueria lurraren gainean içanen da, nausia nausiaren gainean.

47. Hargatic huna non heldu diren egunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac; eta hango lur gucia nahasturan içanen da, eta hango umeac hilac erorico dire haren erdian.

48. Eta ceru-lurrec, eta hequietan diren guciec laudoriozco cantuac atheratuco dituzte Babilonaren gainean, ceren ipharretic ethorrico çaizcon larrutzaileac, dio Jaunac.

49. Eta nola Babilonac hilac erorraraci baititu Israelen, hala Babilonatic hilac erorico dire lur gucian.

50. Ezpataren ihes cihoaztenac, çatozte, ez gueldi; urrundic orhoit çaitezte Jaunaz, eta Jerusalem igan bequiçue bihotzera.

51. Ahalquearen azpian gare, ençun dugulacoz laidoa; hidoiac estali ditu, ceren arrotza igan baita jaunaren etcheco sainduteguiaren gainera.

52. Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac.

53. Babilona igan balitz ere ceruraino, eta gain gainean gogortu balu bere indarra; ene ganic jautsico dire haren xahutzaileac, dio Jaunac.

54. Babilonatic deihadar-otsac! Caldearren lurretic leherce handi bateco harrabotsa!

55. Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa;

56. Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 51