Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 51:12-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac.

13. Hi, ur handien gainean hagoena, aberastasunez okatua, ethorri dun hire akabança, errotic ebaquia içanen haicen ordua.

14. Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean.

15. Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac.

16. Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 51