Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 50:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ene populua arthalde galdu bat eguina da; beren arçainec errebelaraci dituzte; erabili dituzte mendiz mendi; menditic munhora jautsi dire, ahanci dute beren etzan-lekua.

7. Atzeman dituzten guciac iretsi dituzte, eta hequien etsaiec erran dute: Ez gare hobendun bilhacatu, ceren bekatu eguin baitute Jaunaren alderat, ceina baita çucembidearen edertasuna, hequien arbasoen iguriquimena.

8. Ilki çaitezte Babilonaren erditic, ilki Caldearren lurretaric, eta çoazte pitticac arthaldearen aitzinean beçala.

9. Ecen huna non ipharreco lurretic eraikitzen dudan eta Babilonaren gainera erakarrico dudan populu handizco bilku bat; eta haren contra eguimbidetan jarrico dire, eta horreletan hartua içanen da; hequien gueciac içanen dire guiçon hazcarren escutic dihoan eta huts eguiten ez duen guecia beçala.

10. Eta Caldea norc larru egonen da; haren larrutzaile guciac buluzquinez betheco dire, dio Jaunac.

11. Ceren bocez etzinauzqueten eta hampurutsuqui çareten minçatu ene primançaren larrutzean; ceren erguiac sorhoan beçala çareten barraiatu, eta cecenac beçala orroaz egon çareten;

12. Çuen ama ahalque handitara erorico da, eta herrautsarequin bardin eçarria içanen da çuei bicia eman içan darotzuena; huna non jendaietan azquena içanen den, mortu, bideric gabe eta agor.

13. Jaunaren hasarreac egoiliarrez gabeturen, eta gucia mortu eraguinen du: nor-nahi iragan dadien Babilonatic, harrituco da eta xixtu eguinen du horren çaurien gainean.

14. Arrambela hedatzen duçuen guciac, Babilonaren contra jar çaitezte inguruan; guduca çaçue, ez guphidets gueciac, ceren Jaunaren contra eguin baitu bekatu.

15. Marruma eguiçue haren contra: alde orotara hedatzen ditu escuac; haren asentuac lurrera dihoaci, urratuac dire haren harrasiac, ecen Jaunaren aspercundea dabila; aspercunde har çaçue Babilonaz; nola eguin baitu berac, hala eguioçue.

16. Babilonatic xahu çatzue erailea eta uztaroan ihiteguia iduquitzen duena; usoaren ezpataren aitzinean bakotcha bere populura bihurturen da, bakotchac bere lurrera ihes eguinen du.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 50