Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 50:30-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Horren gatic hango guiçon-gazteac hango placetan erorico dire; eta guerlari guciac ixilduren dire egun hartan, dio Jaunac.

31. Huna non heldu natzaian, hampurutsua, dio Jaunac, armadetaco Jaincoac; ceren ethorri baita hire eguna, hire ikarpeneco ordua.

32. Eta erorico da hampurutsua, eta joco du lurra, eta nihor ez da içanen haren alchatzeco, eta haren hirietan biztuco dut sua eta erreco ditu haren inguruco gauça guciac.

33. Hau dio armadetaco Jaunac: Bidegabea jasaiten dute Israelgo semeec eta Judaco umeec batean: hartu dituzten guciec iduquitzen dituzte, eta ez dituzte utzi nahi.

34. Indarduna da hequien berreroslea; haren icena da armadetaco Jauna; juiatzean jabeturen da hequien çucenaz, lurraren ikaratzeco eta Babilondarren arthiquitzeco asaldura.

35. Ezpata Caldearrençat, dio Jaunac, eta Babilondarrençat, eta hequien buruçagui eta çuhurrençat;

36. Ezpata haren aztiençat, ceinac çoro aguertuco baitire; ezpata haren guiçon hazcarrençat, ceinac ikaran egonen baitire;

37. Ezpata haren çaldi eta orga-lasterrençat, eta haren erdian den jende xehe guciarençat, eta emaztequiac beçala içanen dire, ezpata haren aberastasunençat, eta harrapaca eramanac içanen dire.

38. Agortea jautsico da haren uren gainera, eta agortuco dire; ceren den lur hura jaincomoldeena, eta icigarriquerietan laket diren.

39. Hargatic han eguinen dute beren egoitza erainsugueec fauno pico-jaleequin, eta han egonen dire ostrucac; eta ez da guehiago han nihor egonen bethi guciraino, eta ez da berritua içanen menderen mendetan.

40. Herrautsiren dut, dio Jaunac, hala-nola Jaunac herrautsi baititu Sodoma eta Gomorha eta hequien hauço hiriac; ez da han guiçonic egonen, eta guiçasemeric ez da han egoitza eguinen duenic.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 50