Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 50:29-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Arrambela hedatzen duten guciei albiste emoçuete molço handitan ethor ditecen Babilonara; haren contra jar çaitezte inguruan; eta nihor ez, bedi itzur: bihur dioçoçue bere eguincen arabera; eguin dituen gucien arabera eguioçue, ceren Jaunaren contra den jaiqui, Israelgo sainduaren contra.

30. Horren gatic hango guiçon-gazteac hango placetan erorico dire; eta guerlari guciac ixilduren dire egun hartan, dio Jaunac.

31. Huna non heldu natzaian, hampurutsua, dio Jaunac, armadetaco Jaincoac; ceren ethorri baita hire eguna, hire ikarpeneco ordua.

32. Eta erorico da hampurutsua, eta joco du lurra, eta nihor ez da içanen haren alchatzeco, eta haren hirietan biztuco dut sua eta erreco ditu haren inguruco gauça guciac.

33. Hau dio armadetaco Jaunac: Bidegabea jasaiten dute Israelgo semeec eta Judaco umeec batean: hartu dituzten guciec iduquitzen dituzte, eta ez dituzte utzi nahi.

34. Indarduna da hequien berreroslea; haren icena da armadetaco Jauna; juiatzean jabeturen da hequien çucenaz, lurraren ikaratzeco eta Babilondarren arthiquitzeco asaldura.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 50