Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 50:11-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ceren bocez etzinauzqueten eta hampurutsuqui çareten minçatu ene primançaren larrutzean; ceren erguiac sorhoan beçala çareten barraiatu, eta cecenac beçala orroaz egon çareten;

12. Çuen ama ahalque handitara erorico da, eta herrautsarequin bardin eçarria içanen da çuei bicia eman içan darotzuena; huna non jendaietan azquena içanen den, mortu, bideric gabe eta agor.

13. Jaunaren hasarreac egoiliarrez gabeturen, eta gucia mortu eraguinen du: nor-nahi iragan dadien Babilonatic, harrituco da eta xixtu eguinen du horren çaurien gainean.

14. Arrambela hedatzen duçuen guciac, Babilonaren contra jar çaitezte inguruan; guduca çaçue, ez guphidets gueciac, ceren Jaunaren contra eguin baitu bekatu.

15. Marruma eguiçue haren contra: alde orotara hedatzen ditu escuac; haren asentuac lurrera dihoaci, urratuac dire haren harrasiac, ecen Jaunaren aspercundea dabila; aspercunde har çaçue Babilonaz; nola eguin baitu berac, hala eguioçue.

16. Babilonatic xahu çatzue erailea eta uztaroan ihiteguia iduquitzen duena; usoaren ezpataren aitzinean bakotcha bere populura bihurturen da, bakotchac bere lurrera ihes eguinen du.

17. Arthalde barraiatu bat da Israel; lehoinec iraici dute; Asurgo erreguec iretsi du lehembicicoric; azquen horrec, Nabucodonosor Babilonaco erreguec hautsi diozca heçurrac.

18. Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, huna non ikuscaturen ditudan Babilonaco erregue eta haren lurra, hala-nola eguin baitut Asurgo erregue;

19. Eta bihurraraciren dut Israel bere egoitzara; eta alhaturen da Carmelen eta Basanen; eta Efraimgo mendian eta Galaaden aseco da haren arima.

20. Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, bilhatuco da Israelen gaizquia, eta ez da aguerico; bilhatuco da Judaren bekatua, eta ez da atzemanen; ceren beguithartez jarrico bainatzaiote utzi dituquedanei.

21. Igan çaite nausien lurrera eta ikar çatzu hango egoiliarrac; haiça eta hil çatzu hequiei jarraiquitzen direnac, dio Jaunac; eta eguiçu manatu darozquitzudan gucien arabera.

22. Guerla-harrabotsac lurrean eta xahutze handiac

23. Nola içatu da çathicatua eta herrautsia lur gucico mailua? nola jendaien artean mortu eguina içan da Babilona?

24. Artean sarthu eta atzeman haut, Babilona, eta ez hincen oharcen; atzemana eta harrapatua içan haiz, tarritatu dunalacotz Jauna.

25. Jaunac idequi du bere harmateguia eta atheratu ditu bere hasarrearen harmac, ceren armadetaco Jainco Jaunac hequien beharra baitu Caldearren lurraren contra.

26. Çatozte haren contra lurraren bazterretaric; idec, ilki ditecen hura oimpean lehertu behar dutenac; ken çatzue bidetic harriac eta metaca eçar çatzue; hil çatzue guciac han, ez dadien bat gueldi biciric.

27. Xahu çatzue hango guiçon hazcarrac oro, jauts beitez herioaren azpira; çorigaitz hequiei Ceren ethorri baita hequien eguna, hequien ikarpeneco ordua.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 50