Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 50:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Babilonaz eta Caldearren lurraz, Jeremias profetaren arartecoz Jaunac erran solasa.

2. Jendaietan berria heda eta adiaraz çaçue; alcha çaçue bandera; goraqui erraçue, eta ez gorde; erraçue: Hartua da Babilona; Bel ahalquearen azpian da, garhaitua da Merodac; hequien itchura cicelatuac ahalquetan dire, hequien idolac garhaituac.

3. Ecen ipharretic Babilonaren contra igaiten da jendaqui bat, haren lurra mortu eguinen duena; eta guiçonetic aciendaraino ez da içanen hartan egonen denic; icitu eta goan dire.

4. Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, ethorrico dire Israelgo semeac, berac eta hequiequin batean Judaco umeac; eta bidean nigarrez higuituco dire, eta bilhatuco dute beren Jainco Jauna.

5. Siongo bidea galdatuco dute; harat egonen dire hequien beguitharteac. Ethorrico dire eta Jaunari iratchiquico bethirainoco batasun batez, ahanzpenic ez baita içanen hura eceztatuco duenic.

6. Ene populua arthalde galdu bat eguina da; beren arçainec errebelaraci dituzte; erabili dituzte mendiz mendi; menditic munhora jautsi dire, ahanci dute beren etzan-lekua.

7. Atzeman dituzten guciac iretsi dituzte, eta hequien etsaiec erran dute: Ez gare hobendun bilhacatu, ceren bekatu eguin baitute Jaunaren alderat, ceina baita çucembidearen edertasuna, hequien arbasoen iguriquimena.

8. Ilki çaitezte Babilonaren erditic, ilki Caldearren lurretaric, eta çoazte pitticac arthaldearen aitzinean beçala.

9. Ecen huna non ipharreco lurretic eraikitzen dudan eta Babilonaren gainera erakarrico dudan populu handizco bilku bat; eta haren contra eguimbidetan jarrico dire, eta horreletan hartua içanen da; hequien gueciac içanen dire guiçon hazcarren escutic dihoan eta huts eguiten ez duen guecia beçala.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 50