Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 49:7-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Idumearençat. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuhurciaric Themanen ez othe da guehiago? Conseilua galdu da hango semeetaric, alfer bilhacatu da hequien çuhurcia.

8. Ihes, Dedandarrac! Itzul guibelaz, eta lecera jauts çaitezte; ecen Esauren gainera erakarri ditut haren galpena, haren ikarceco eguna.

9. Mahats-ebasleac ethorri balire hire gainera, ez othe leçaquete utz cembait molko? Ohoinac ethorri balire gabaz, beren doia eraman çuqueten.

10. Nic ordean aguerian eçarri dut Esau; gordeac cituenac aguertu ditut, eta ecin itzaliren ditu; larrutuac dire haren umeac, haren anaiac eta hauçoac, eta bera ez da guehiago içanen.

11. Utzatzic hire umeçurçac, nic biciaracico ditut; eta hire alhargunec ene baithan içanen dute beren phesquiça.

12. Ecen hau dio Jaunac: Huna non uhertasuneco uncitic edatera juiatuac etzirenec, hartaric edanen duten nasai; eta hi, garbi bahinz beçala, utzia içanen othe haiz? ez haiz hobengabea beçala gueldituco, bainan edanen dun hazcarqui;

13. Ecen ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, Bofra mortu eta eremu içanen dela, laidotan eta madaricionetan; eta behin-bethico mortu içanen dire hango hiri guciac.

14. Aditu dut Jauna minçatzen, eta jendaiei igorria içan çaiote bidalquin bat erratera: Bil çaitezte, eta çatozte haren contra, eta goacen gudura.

15. Ecen huna non ttipi eguin hautan jendaien artean eta nardagarri guiçonen erdian.

16. Hire burgoiqueria eta hampurustasunac çoratu haute, har-cilhoetan hagoena, eta eguinahalac badabilzcac munho gainaren ardiesteco; alcha baheça ere arranoac beçala hire ohancea, ken neçaquec handic, dio Jaunac.

17. Eta mortu içanen da Idumea; hartan gaindi iraganen direnac harrituco dire, eta xixtu eguinen dute haren çauriez.

18. Eragotzia içanen da Sodoma, Gomorha eta hequien inguruco hiriac beçala, dio Jaunac; ez du guiçonac han eguinen bere egoitza, eta ez da guiçasemeric han egonen denic.

19. Huna non etsaia içanen den lehoina iduri, Jordane-muthiritic leku eder eta hazcarraren contra; ecen batbatean jauçaracico dut haren gainera; eta cein da guerlari hauta buruz igorrico diodana? Ecic cein da ene iduricoric? eta norc jasanen du ene oldarra? eta cein da ene beguitharteari ihardetsico dioen arçain hura?

20. Aria hortaz adi çatzue Jaunac Edomen contra atheratu duen asmua, eta Themandarren contra eguin dituen gogoetac: Ala! Osteco xumeenec ihes igorrico, eta xahuco dituztela berac eta beren egoitzac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 49