Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 49:24-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Damas erkitu da, ihesari jo du, ikara lothu çaio; hesturac eta oinhaceec daducate erdi-minetan dena beçala.

25. Nola utzi dute hiri ederresgarri, hiri bozcariozcoa?

26. Hango guiçon-gazteac erorico dire hango placetan, eta gudutaco guiçon guciac ixilduco dire egun hartan, dio armadetaco Jaunac:

27. Eta Damasco harrasiari su emanen diot eta Benadadeco harrasiac iretsico ditu.

28. Cedarrençat eta Asorgo erresumençat, ceinac jo baititu Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec. Hau dio Jaunac: Jaiqui eta igan çaitezte Cedarrera, eta larru çatzue iguzqui-aldeco umeac.

29. Harturen diozcate beren olhac eta arthaldeac; eramanen dituzte berençat hequien larru-olhac, eta pusca guciac, eta cameluac, eta inguruan hequien gainera deithuco dute icialdura.

30. Ihes! Laster eguiçue, leceetan gorde çaitezte, Asortarrac, dio Jaunac; ecen Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, çuen contra asmu eguin du, çuen contraco xedeac burutan hartuac ditu.

31. Jaiqui çaitezte, dio Jaunac; descansu goço eta çabalean bici den populu horren contra igan çaitezte; ez dute ez atheric, ez hagaric; bakarric daude.

32. Hurapariaren pusca içanen dire hequien camelu eta abere-elemeniac; eta haice gucietara barraiaturen ditut buru murritz horiec, eta beren muga gucietaric jauçaraciren diotet herioa gainera, dio Jaunac.

33. Eta Asor içanen da erainsugueen egoitza, mortu içanen da bethi gucico; han ez da guiçonic gueldituren, eta guiçasemeric ez da han egotera ethorrico denic.

34. Cer solas iduqui cioen Jaunac Jeremias profetari Elamen contra, Sedecias, Judaco erregue, hasi cenean erreguinatzen.

35. Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non hautsico ditudan Elamen arrambela eta haren indar handia.

36. Lau haiceac ceruco lau izquinetaric erakarrico ditut Elamen contra, eta haiçatuco ditut haice gucietara, eta jendaiaric ez da içanen ceinetara helduco ez baitire Elamgo ihesliarrac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 49