Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 49:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Amonen semeençat. Hau dio Jaunac: Israelec ez othe du haurric? ez othe du ondoreric? Cergatic beraz Melcom jabetu da Gadez, ondorego batez beçala, eta jarri da haren populua Gaden hirietan?

2. Aria hortaz, dio Jaunac, ethorrico dire egunac, eta Amonen semeen Errabathen gainera adiaracico dut guduetaco harramança, eta tarrapata hartan urratua içanen da, eta haren alabac suan erreac içanen dire, eta Israel nausituco da oraico bere nausiei, dio Jaunac.

3. Hefebon, eguiçan orrobia, ceren Hai xahutua baita; Errabatheco alabac, eguiçue marrasca, jaunçatzue çurdatzac, deithora çaitezte, çoazte inguruca berroac gaindi; ceren Melcom gathibu içanen baita eramana, eta harequin batean haren aphez eta buruçaguiac.

4. Certaco hindabilan handiric hire haranetan? Urthu dun hire harana, nescatcha mimbera, hire aberastasunetan fida hincena, erraten huelaric: Nor niri hurbil?

5. Huna non icialdura jautsaraciren dudan hire gainera, hire inguruan dioen gucien ganic, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta bat bercearen ganic oro barraiatuac içanen çarete, eta ez da içanen ihesliarren bilarazteco nihor.

6. Eta horien ondoan, guibelerat itzularaciren ditut Amonen umeetaricaco gathibuac, dio Jaunac.

7. Idumearençat. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuhurciaric Themanen ez othe da guehiago? Conseilua galdu da hango semeetaric, alfer bilhacatu da hequien çuhurcia.

8. Ihes, Dedandarrac! Itzul guibelaz, eta lecera jauts çaitezte; ecen Esauren gainera erakarri ditut haren galpena, haren ikarceco eguna.

9. Mahats-ebasleac ethorri balire hire gainera, ez othe leçaquete utz cembait molko? Ohoinac ethorri balire gabaz, beren doia eraman çuqueten.

10. Nic ordean aguerian eçarri dut Esau; gordeac cituenac aguertu ditut, eta ecin itzaliren ditu; larrutuac dire haren umeac, haren anaiac eta hauçoac, eta bera ez da guehiago içanen.

11. Utzatzic hire umeçurçac, nic biciaracico ditut; eta hire alhargunec ene baithan içanen dute beren phesquiça.

12. Ecen hau dio Jaunac: Huna non uhertasuneco uncitic edatera juiatuac etzirenec, hartaric edanen duten nasai; eta hi, garbi bahinz beçala, utzia içanen othe haiz? ez haiz hobengabea beçala gueldituco, bainan edanen dun hazcarqui;

13. Ecen ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, Bofra mortu eta eremu içanen dela, laidotan eta madaricionetan; eta behin-bethico mortu içanen dire hango hiri guciac.

14. Aditu dut Jauna minçatzen, eta jendaiei igorria içan çaiote bidalquin bat erratera: Bil çaitezte, eta çatozte haren contra, eta goacen gudura.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 49