Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Loreac emotzue Moabi, lorez estaliric goan dadien; eta haren hiriac mortu eta nihor ecin-egonezcoac içanen dire.

10. Madaricatua, Jaunaren lana cimarkuca daramana! Madaricatua, bere ezpata odoletic guibelatzen duena

11. Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina.

12. Aria hortaz, huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta igorrico diozcat gorgoila xuxençaileac eta antolatzaileac; eta lurrerat arthiquico dute, eta hustuco dituzte haren unciac, eta gorgoilac xehacatuco.

13. Eta Camosec ahalquea emanen dio Moabi, hala-nola Israelgo etcheari eman içan baitio Bethelec, ceintan baitzuen bere sinhestea.

14. Nolaz dioçue: Hazcarrac gare eta guducatzeco guiçon sendoac?

15. Moab xahutua, eta haren hiriac erreac, eta haren guiçon-gazte hautac heriotzearen azpira jautsiac dire, dio erreguec, armadetaco Jauna deitzen denac.

16. Heldu da, hurbil da Moaben xahupena; laster handitan dathor haren desmasia.

17. Goçacari emoçue, haren ingurutan çareten guciec; eta haren icena daquiçuen guciec erraçue: Nola haute da horren cigor hazcarra, horren makila lelo handicoa?

18. Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac.

19. Aroertarra, jar hadi bidean eta beguira çac; ihes dihoanari galdeguioc eta itzurcen denari erroc: Cer guerthatu da?

20. Ahalquearen azpian da Moab, ceren garhaitua içan baita: eguiçue orrobia eta heiagora; Arnongo bazterretan heda çaçue berria, xahutua dela Moab.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48