Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac.

6. Ihes! Salba çuen biciac! Tamariscac mortuan beçala içanen çarete.

7. Ceren çure sinhestea duçun iduqui çure hazcargailu eta aberastasunetan, çu ere hartua içanen çare; eta Camos goanen da atze-herrira; eta batean haren apheçac eta aitzindariac.

8. Eta harrapacaria hiri orotara da ethorriren, eta hiri bat bakarra ez da itzuriren; eta haranac galduco eta celhaiac xahutuco dire; ecen Jaunac erran du.

9. Loreac emotzue Moabi, lorez estaliric goan dadien; eta haren hiriac mortu eta nihor ecin-egonezcoac içanen dire.

10. Madaricatua, Jaunaren lana cimarkuca daramana! Madaricatua, bere ezpata odoletic guibelatzen duena

11. Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina.

12. Aria hortaz, huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta igorrico diozcat gorgoila xuxençaileac eta antolatzaileac; eta lurrerat arthiquico dute, eta hustuco dituzte haren unciac, eta gorgoilac xehacatuco.

13. Eta Camosec ahalquea emanen dio Moabi, hala-nola Israelgo etcheari eman içan baitio Bethelec, ceintan baitzuen bere sinhestea.

14. Nolaz dioçue: Hazcarrac gare eta guducatzeco guiçon sendoac?

15. Moab xahutua, eta haren hiriac erreac, eta haren guiçon-gazte hautac heriotzearen azpira jautsiac dire, dio erreguec, armadetaco Jauna deitzen denac.

16. Heldu da, hurbil da Moaben xahupena; laster handitan dathor haren desmasia.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48