Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:36-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

36. Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.

37. Içanen dire buru guciac karçoil, biçar guciac murritz, escu gucietan lokarriac, bizcar orotan çurdatzac.

38. Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac.

39. Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48