Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:32-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Sabamaco mahastia, deithoratuco çaitut, Jacer deithoratu dudan beçala; çure gandoec iragan dute itsasoa; Jacerreco itsasoraino heldu içan dire; ohoina jauci da çure uzta eta mahatsen gainera.

33. Jauci, bozcarioac kenduac dire Carmeldic eta Moaben lurretic, eta lacoetaric gueldiaraci dut arnoa; mahats-leherçaileac ez du cantatuco ohico cantua.

34. Hefebondic deihadarra aditu da Elealera eta Jafaraino; beren marrasca ençunaraci dute Segordic Oronaimera, hirur urthetaco migac beçala; Nemrimgo urac ere tzartuco dire.

35. Eta Moabetic, dio Jaunac, kenduco ditut leku goretan escaincen duena, eta bere jaincoei sacrificatzen hari dena.

36. Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.

37. Içanen dire buru guciac karçoil, biçar guciac murritz, escu gucietan lokarriac, bizcar orotan çurdatzac.

38. Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac.

39. Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48