Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:29-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Adituac gare Moaben hampurusqueria; hainitz da hampurutsu; eçagutzen ditugu haren burgoitasuna eta bihotzeco ausarcia, hampurustasun eta harroqueriac.

30. Nic badaquizquit haren keac, dio Jaunac; eta haren indarra ez dela hequien araberacoa, eta haren ahala xit-tzen çuten gauçac eguin beharrez erabili dituela asco borroca.

31. Hargatic auhendatuco naiz Moaben gainean, oihuz egonen natzaiote Moab guciari, adrailuzco harrasietaco guiçon deithoretan daudecenei.

32. Sabamaco mahastia, deithoratuco çaitut, Jacer deithoratu dudan beçala; çure gandoec iragan dute itsasoa; Jacerreco itsasoraino heldu içan dire; ohoina jauci da çure uzta eta mahatsen gainera.

33. Jauci, bozcarioac kenduac dire Carmeldic eta Moaben lurretic, eta lacoetaric gueldiaraci dut arnoa; mahats-leherçaileac ez du cantatuco ohico cantua.

34. Hefebondic deihadarra aditu da Elealera eta Jafaraino; beren marrasca ençunaraci dute Segordic Oronaimera, hirur urthetaco migac beçala; Nemrimgo urac ere tzartuco dire.

35. Eta Moabetic, dio Jaunac, kenduco ditut leku goretan escaincen duena, eta bere jaincoei sacrificatzen hari dena.

36. Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.

37. Içanen dire buru guciac karçoil, biçar guciac murritz, escu gucietan lokarriac, bizcar orotan çurdatzac.

38. Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac.

39. Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.

40. Hau dio Jaunac: Etsaia, arranoa iduri, hegaldaturen da, eta bere hegalac Moaben gainera hedaturen ditu.

41. Carioth hartua da, hartuac dire haren hazcargailuac; eta egun hartan Moabeco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiaren bihotza iduri.

42. Eta Moab ez da guehiago içanen populu bat, ceren Jaunaren contra den handitu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48