Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:20-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Ahalquearen azpian da Moab, ceren garhaitua içan baita: eguiçue orrobia eta heiagora; Arnongo bazterretan heda çaçue berria, xahutua dela Moab.

21. Erabaquia jautsi da lur celhaierat Helonen, Jafaren eta Mephaathen gainera;

22. Dibonen, Naboren eta Deblathaimgo etchearen gainera;      

23. Cariathaimen, Bethgamulen eta Bethmaonen gainera;

24. Cariothen, Bofraren eta Moaben lurreco hiri, urrungo edo hurbileco gucien gainera.

25. Hautsia içan da Moaben adarra, eta trencatua haren besoa, dio Jaunac.

26. Hordiaraz çaçue hura, ceren Jaunaren contra jaiqui den; eta Moabec çainhartaturen du escua bere goiti eguinaren gainean, eta bere gucien irrigarri içanen da.

27. Ecen hire irrigarri erabili duc Israel, ohoinen artean atzeman bahu beçala; eta haren contra atheratu ditucan elheen ariaz, gathibu içanen haiz eramana.

28. Utzatzue hiriac; harcadiac içan betzatzue egoitza, Moabitarrac; eta içan çaitezte usoa iduri, ceinac bere ohancea eguiten baitu cilho goretaco ahoan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48