Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 48:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Moabi hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çorigaitz Naboren gainean, ceren larrutua eta ahalquetara arthiquia baita! Hartua da Cariathaim; ahalquetan da hiri hazcarra, eta ikaratu da.

2. Hefebonez ez da guehiago Moaben keric içanen. Etsaiec asmu eguin dute haren gaitzetan: Çatozte, cioten, xahu deçagun populuen erditic. Ixilic beharco çare beraz guelditu, eta ezpata jarraiquiren çaitzu ondotic.

3. Deihadar-otsac Oronaimdic: xahutze eta hilcequeta handiac!

4. Herrautsia da Moab; marrasca eguiten irakats dioçoçuete haren haurrei;

5. Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac.

6. Ihes! Salba çuen biciac! Tamariscac mortuan beçala içanen çarete.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 48