1. Moabi hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çorigaitz Naboren gainean, ceren larrutua eta ahalquetara arthiquia baita! Hartua da Cariathaim; ahalquetan da hiri hazcarra, eta ikaratu da.
2. Hefebonez ez da guehiago Moaben keric içanen. Etsaiec asmu eguin dute haren gaitzetan: Çatozte, cioten, xahu deçagun populuen erditic. Ixilic beharco çare beraz guelditu, eta ezpata jarraiquiren çaitzu ondotic.
3. Deihadar-otsac Oronaimdic: xahutze eta hilcequeta handiac!
4. Herrautsia da Moab; marrasca eguiten irakats dioçoçuete haren haurrei;
5. Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac.