Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 46:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.

18. Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.

19. Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.

20. Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.

21. Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.

22. Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 46