Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 46:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.

17. Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.

18. Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.

19. Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.

20. Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.

21. Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.

22. Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.

23. Ecin-kondatuzcoac dire, dio Jaunac; ebaquiren dute haren oihana; xartalac beçala dire berhatu, eta nihorc ez derraque cembat diren.

24. Ahalquez urthua da Eguiptoco alaba, eta ipharreco populuaren escuetara arthiquia da.

25. Armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac erran du: Nic ikarturen ditut Alexandriaco biahorea, eta Faraon, eta Eguiptoa, eta haren jaincoac, eta haren erregueac, Faraon eta haren gainean sinheste daducatenac.

26. Eta arthiquiren ditut hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara, Babilonaco erregue Nabucodonosorren eta haren cerbitzarien escuetara; eta guero Eguiptoa egoiliarrez betheco da beihalaco egunetan beçala, dio Jaunac.

27. Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici; eta çu, Israel, ez lotsa; ecen huna non atheratuco çaitudan urrungo toquitaric, eta erakarriren ditudan çure umeac beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzulico da, eta phausatuco, eta onduz goanen da; eta nihor ez da içanen hura icituco duenic.

28. Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici, dio Jaunac; ceren çurequin bainaiz ni, ceren nic xahutuco baititut populu guciac, ceinetara iraici baitzaitut: çu aldiz, etzaitut xahutuco, bainan çucenqui açurriaturen çaitut, eta garbi bacine beçala guphidetsi gabe.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 46