Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 46:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eremoçue Eguiptoari berria, adiaraz çaçue Magdalon, eta ençunaraz Memphisen eta Faphnisen eta erraçue: Ilki hadi eta buruz jar, ceren ezpatac iretsi baititu hire inguruan oro.

15. Cergatic usteldu da hire hazcarra? ecin ihardetsi du, Jaunac eragotzi baitu.

16. Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.

17. Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.

18. Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.

19. Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.

20. Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.

21. Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 46