Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 46:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jendaiec ençun dine hire laidoa, eta hire orrobiec bethe dine lurra; ceren hazcarrac hazcarrari jaçarri baitio eta biec batean jo baitute lurra.

13. Jaunac Jeremias profetari erran solasa, noletan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ethorcecoa cen eta jo behar çuen Eguiptoco lurra.

14. Eremoçue Eguiptoari berria, adiaraz çaçue Magdalon, eta ençunaraz Memphisen eta Faphnisen eta erraçue: Ilki hadi eta buruz jar, ceren ezpatac iretsi baititu hire inguruan oro.

15. Cergatic usteldu da hire hazcarra? ecin ihardetsi du, Jaunac eragotzi baitu.

16. Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.

17. Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.

18. Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.

19. Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.

20. Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.

21. Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.

22. Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 46