Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 46:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cer solas iduqui çaroen Jaunac Jeremias profetari jendaien contra,

2. Eguiptoaren gainean, Faraon Necao Eguiptoco erregueren armadaren contra, Necao baitzen Ufrataco ur-heguian, Carcamisen, eta Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec jo baitzuen, Judaco erregue, Joaquin, Josiasen semearen laugarren urthean:

3. Xuxent çatzue harmac eta erredolac, eta abia çaitezte guerlara.

4. Çaldizcoac, uztar çatzue çaldiac, eta igan çaitezte; jaunçatzue cascac, dirdiraraz lançac, soinera guerrunceac.

5. Bainan cer! Ikusten ditut ikaratuac, eta guibelaz itzulcean, hequietaric hazcarrenac hilac; herresacan ihes eguin dute eta ez dute guibelerat beguiratu; alde orotaric icialdura, dio Jaunac.

6. Çalhuac ez beça ihesari jo, eta hazcarrac ez beça içan itzurceco usteric; ipharraldean, Ufrataco ur-heguian içan dire garhaituac eta jo dute lurra.

7. Cein da, ibaia beçala eta ibaietaco turrustac hancen diren beçala, igaiten den hori?

8. Eguiptoa igaiten da ibaia iduri; ibaiec beçala daramazqui bere uhinac, eta erraten du: Iganez estaliren dut lurra, galduco ditut hiria eta hiritarrac.

9. Igan çaitezte çaldietara, jauz orga-lasterretara; aitzina, hazcarrac, Ethiopiarrac, Libiar erredoladunac, eta Lidiar, gueci harcen eta arthiquitzen daquiçuenac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 46