Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 44:20-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta Jeremiasec ihardetsi cioen populu guciari, guiçonen contra, eta emaztequien contra, eta populu guciaren contra, ceinec solas hori ihardetsi baitzioten, cerralaric:

21. Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan, çuec, eta çuen aitec, çuen erregue eta buruçaguiec, eta lurreco populuac escaini sacrificioez ez othe da orhoitu Jauna, eta ez othe çaizquio bihotzaren gainera igan?

22. Eta Jaunac etzeçaqueen guehiago iharduc çuen lehien tzartasuna gatic, eta eguiten cintuzten hatsgarriquerien gatic; eta çuen lurra arthiquia içan da desmasietara, gucien lazgarri eta madaricagarri, holetan non ez baita han nihor egoten, egun huntan den beçala.

23. Ceren jaincomoldeei duçuen sacrificatu, Jaunaren contra bekatu eguin; Jaunaren minçoa ez ençun, eta etzareten haren legue, manamendu eta erabaquietan ibili; horien gatic guerthatu çaizquitzue ondico hauquiec, egun huntan den beçala.

24. Bada, Jeremiasec erran cioten populu guciari eta emaztequi guciei: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec:

25. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuec eta çuen emazteac minçatu çarete çuen ahoz, eta çuen escuz obratu ditutzue çuen hitzac, cinerratelaric: Ceruco erreguinari sacriscatzeco eta libacioneen escainceco eguin ditugun botuac bethe detzagun. Bethe ditutzue çuen botuac, eta obraz ditutzue obratu.

26. Horren gatic adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec: Huna non cin eguin dudan nic ene icen handiaz, dio Jaunac, Eguiptoco lur gucian ene icena ez dela guehiago deithua içanen cein-nahi guiçon Juduren ahotic, erranez: Bici bedi Jainco Jauna!

27. Huna non hequien gainera atzarria egonen naicen ni gaizquico eta ez oneco; eta Eguiptoco lurrean diren Judu-guiçonac oro xahutuac içanen dire ezpataz eta goseteaz, arras xahu ditecen arteo.

28. Eta ezpatari itzurico diren guiçon bakarrac, Eguiptoco lurretic bihurturen dire Judaco lurrera; eta Eguiptoco lurrera, han egoteco gogoz sarthu diren Judaco ondar guciec jaquinen dute noren hitza den betheco, ala enea, ala hequiena.

29. Eta hau içanen duçue eçagutzari, dio Jaunac, çuen gainean ikarturen naicela toqui huntan, jaquin deçaçuen ene hitzac eguiazqui betheco direla çuen çorigaitzetan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 44