Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 44:1-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jeremiasec eguin solasa Eguiptoco lurrean egoten ciren Judu guciei; Magdalon, Taphnisen, Memphisen eta Phaturesgo lurrean çaudecenei, cerralaric:

2. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ikusten duçue çuec Jerusalemeren gainera eta Judaco hiri gucien gainera jautsaraci dudan çorigaitz hau gucia; eta hara egun non dauden mortu, eta egoiliar bat ez da hequietan;

3. Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco.

4. Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin.

5. Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco.

6. Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala.

7. Eta orai dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Certaco eguiten duçue gaizqui handi hau çuen buruen contra, xahuarazteco Judaren erditic çuetaricaco guiçon, emaztequi, haur eta bulharrean dena, eta çuetaric ez dadien gueldi ondar bat ere;

8. Tarritatzen nauçuelaric çuen escuetaco eguincariez, jainco arrotzei sacrificatuz Eguiptoco lurrean, ceintara sarthu baitzarete hemen egoteco, eta galceco, eta lurreco jendaia gucien madaricagarri eta laidaquiçun içateco?

9. Ahanci othe ditutzue çuen arbasoen gaizquiac, eta Judaco erregueen gaizquiac, eta hequien emazteen gaizquiac; eta ceronen gaizquiac, eta çuen emazteen gaizquiac, Judaco lurrean eta Jerusalemeco eremuetan eguinac?

10. Egun huntaraino nihor ez da garbituric; eta ez dire beldurtu, eta ez dire ibili Jaunaren leguean, eta çuen aitzinean eta çuen arbasoen aitzinean eman ditudan ene manamenduetan.

11. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non çuetara itzulico dudana ene beguithartea aldegaitzez, eta xahutuco dut Juda gucia.

12. Eta hartuco ditut Judaco ondarrac, beren beguitharteac itzuli dituztenac Eguiptoco lurrean sarceco eta han egoteco, eta oro Eguiptoco lurrean xahutuac içanen dire; ezpataren eta gosetearen azpian erorico dire, eta ttipienetic handieneraino xahutuac; ezpatatic eta gosetetic hilen dire, eta içanen dire burhotan, eta sendagailetan, eta madaricionetan, eta laidotan.

13. Eta Eguiptoarren ikustera goanen naiz, Jerusalemeren ikusten içatu naicen beçala, ezpataz, gosete eta içurriteaz.

14. Eta Eguiptoco lurrera egotera dihoacinetaric nihor ez da itzurico, eta Judu-ondarretaric bat ez da gueldituco, ez-eta itzulico Judaco lurrera, ceinaren alderat alchatzen baitire hequien arimac, han egoteco irritsez: ez da itzulico ihes eguiten duena baicic.

15. Bada, guiçonec, ceinec baitzaquiten hequien emazteec sacrificatzen çutela jainco arrotzei, eta emaztequi guciec, ceinetaric han molço handi bat baitzen, eta Phaturesen Eguiptoco lurrean egoten cirenen populuac, oroc ihardetsi çaroten Jeremias, ciotelaric:

16. Ez dugu çure ganic ençunen Jaunaren icenean erasi darocuçun solasa;

17. Bainan betheco dugu gure ahotic ilkico den hitza, ceruco erreguinari sacrificioen eta libacioneen eguiteco, guc eta gure aitec, gure erregueec eta buruçaguiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan eguin içan dugun beçala; eta orduan asetzen guinen oguiz, eta oro ongui helcen citaizquigun, eta ez guinduen ikusi çorigaitza.

18. Aldiz guelditu garen ordutic sacrificioen eta libacioneen eguitetic ceruco erreguinari, orotaz escasia dugu; ezpatac eta goseac xahutzen hari gaitu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 44