Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 40:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna ganic Jeremiasi ethorri citzaioen solasa, Erramatic libro igorria içan cen ondoan Nabuçardanez, soldadoen buruçaguiaz, burdinaz lothua hartu çuenean, Jerusalemdic eta Judatic herraldatzen eta Babilonara eramaten cirenen gucien erdian.

2. Soldadoen buruçaguiac harturic beraz Jeremias, erran cioen: Leku hunen contra çure Jainco Jaunac çorigaitz hau erran du.

3. Eta erakarri, eta Jaunac erran çuen beçala eguin du, ceren Jaunaren contra eguin duçuen bekatu, eta ez duçuen ençun haren solasa; eta bethe da haren hitza çuen gainean.

4. Orai beraz libratu çaitut escuetan cintuen burdinetaric; eta çure gogoco balin bada enequin Babilonara ethorcea, çato, eta eçarrico ditut ene beguiac çure gainean; ordean çure desgogara bada enequin Babilonara ethorcea, çaude: huna, çure aitzinean da lurra oro: cer-ere hautatuco baituçu, eta norat-ere goateco gogoa baituçu, çoaz harat.

5. Ez ethor enequin; bainan, çaude Godoliasequin, Ahicamen seme, Saphanen arresemearequin, ceina Judaco hirien buruçagui eçarri baitu Babilonaco erreguec; çaude beraz harequin populuaren erdian, edo çoaz goateco gogoa duqueçun edocein toquitara. Soldadoetaco buruçaguiac eman ciozcan halaber jatecoac eta emaitzac, eta igorri çuen.

6. Jeremias berriz, Godoliasen gana, Ahicamen semearen gana, ethorri cen Masphathera, eta lekuaren gainean utzia içan cen populuaren erdian egotu cen.

7. Eta bazterretan barraiatuac içan ciren armadaco aitzindari guciec, berec eta beren lagunec aditu çutenean, Babilonaco erreguec lekuco buruçagui eguin çuela Godolias, Ahicamen semea, eta haren gomendioco utzi cituela guiçon, emaztequi, haur eta toquico erromesetaric Babilonara eramanac içan etzirenac;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 40