Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 4:22-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Horiec oro, ene populu çoroac ez nauelacotz eçagutu; ume adimendugabeac eta erhoac dira; gaizquiaren eguiteco jaquinsun dira, aldiz onguiaren eguiten ez daquite.

23. Beguiratu dut lurrera, eta hara hutsa eta ezdeustua cela; beguiratu dut ceruetara, eta argui bat etzen han ere.

24. Ikusi ditut mendiac, eta kordocan çabilçan; eta munho guciac ikaratuac dira.

25. Beguia eman dut, eta nihon etzen guiçon bat; eta hegastin guciac norapait eguin çuten.

26. Beguiratu dut, eta hara Carmela mortu eguina, eta hango hiri guciac xuhutuac Jaunaren beguithartearen aitzinean eta haren hasarrearen iraquiduraco hatsaz.

27. Ecen hau dio Jaunac: Lurra oro mortu içanen da; ez dut hargatic xahutze oso bat eguinen.

28. Lurra nigarrez eta ceruac gainetic atsecabez egonen dira, nic erran dudana gatic; gogo hori hartu dut, eta etzait urriquitu, eta ez naiz hortaric aldaratu.

29. Çaldizcoaren eta gueci-igorlearen oihura ihez dihoa hiri gucia; lece gaitzetara sarcen dira, harcadietara igaiten; hiri guciac utziac dira, eta guiçon bat ez da hequietan dagoenic.

30. Eta çu, Siongo alaba xahutua, cer harico çare? Escarlatazco soinac jaunz bacinetza ere, har urhezco edergailuac, eta antimonioz tinda çure bethondoac, alferretan aphaint cintazque; erdeinatu çaituzte çure galaiec, çure biciaren ondotic dabilça.

31. Ecen aditu ditut cuintac erditzen hari denarenac iduri, haur-minetan denaren beçalaco hesturac; Siongo alabaren minçoa; hilcen hari delaric eta besoac hedatuz erraten du: Çorigaitz niri, arimac eguiten baitarot hilcequeta hauquien gatic!

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 4