Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 38:8-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Abdemelec ilki cen erregueetchetic, eta erregueri minçatu cen, cioelaric:

9. Erregue, ene jauna, guiçon horiec Jeremias profetaren contra eguin dituzten guciac, hura putzu batean eçarriz, han gosez hil dadiençat, hainitz gaizqui eguin dituzte; ez da ecen guehiago hirian oguiric.

10. Hargatic erreguec manatu çuen Abdemelec Ethiopiarra, cioelaric: Har çatzic hirequin hemendic hogoi eta hamar guiçon, eta putzutic athera çac Jeremias profeta, hil dadien baino lehen.

11. Berequin guiçonac harturic beraz, Abdemelec sarthu cen erregue-etchean, kutchateguiaren azpico aldean cen toqui batean; hartu cituen handic philda çahar ustelduac ciren batzu, eta sokaz putzura jautsi ciozcan Jeremiasi.

12. Eta Abdemelec Ethiopiarrac Jeremiasi erran cioen: Eçar çatzu philda çahar, eta pusca hautsi, ustel horiec galçar-azpietan eta soken gainean. Jeremiasec hala eguin çuen beraz.

13. Eta soketan goititu çuten Jeremias ere putzutic atheratu çuten: bada, Jeremias presondeguico ezcaratzean egotu cen.

14. Eta erregue Sedeciasec norbait igorri çuen, eta ekarraraci çuen Jeremias profeta Jaunaren etcheco hirugarren athera; eta erreguec erran cioen Jeremiasi: Gauça bat galdeguiten darotzut; ez biaçaçu deusere gorde.

15. Jeremiasec berriz, erregueri ihardetsi cioen: Baldin erraten badarotzut, ez nauçu hilen? eta conseilu bat eman baneçaçu, ez nindeçaqueçu ençun.

16. Sedecias erregueac Jeremiasi cin eguin çaroen beraz ixilic, erranez: Ala Jauna, arma hau gutan eguin duena, hilcen baçaitut, eta çure bicia bilhatzen duten guiçon horien escuetan eçarcen baçaitut!

17. Eta Jeremiasec erran cioen Sedeciasi: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin jaiquiric ilkitzen baçare Babilonaco erregueren aitzindarietara, çure arima bicico da, eta hiri hau ez da suz errea içanen; eta çu, eta çure etchea, salbatuac içanen çarete.

18. Ez baçare ordean Babilonaco erregueren aitzindarietara ilkitzen, hiri hau emana içanen da Caldearren escuetara, eta suz erreco dute; eta çu, etzare hequien escuei itzurico.

19. Eta Sedecias erregueac Jeremiasi erran çaroen: Caldearren alderat iragan diren Juduen gatic naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana içan hequien escuetara, eta nitaz dosta ez ditecen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 38