Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 38:21-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Baldin ez baduçu ilki nahi, huna cer erakutsi darotan Jaunac:

22. Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute.

23. Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau.

24. Sedeciasec erran cioen beraz Jeremiasi: Nihorc ez betza jaquin solas hauquiec, eta etzare hilen.

25. Aitzindariec ordean adi baleçate çurequin minçatu naicela, eta ethor baleitez çure gana, eta erran baleçaçute: Erraguçu cer erran dioçun erregueri eta cer erran darotzun erreguec; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen;

26. Erranen daroeçu: Ene othoitzac eçarri ditut erregueren oinetan, etzeçan mana bihurtua içan nindadien Jonathanen etchera, eta han hil ez nadien.

27. Aitzindari guciac ethorri ciren beraz Jeremiasen gana, eta galdeca haritu citzaizcon; eta Jeremias minçatu citzaioten erreguec manatu solas gucien arabera; eta baratu ciren haren ganic; ecen etzen deusere içan adituric.

28. Jeremias berriz, presondeguico ezcaratzean egotu cen, Jerusaleme hartu içan cen eguneraino; eta guerthatu cen Jerusaleme hartua içan cela.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 38