Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 38:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Jeremiasec berriz, erregueri ihardetsi cioen: Baldin erraten badarotzut, ez nauçu hilen? eta conseilu bat eman baneçaçu, ez nindeçaqueçu ençun.

16. Sedecias erregueac Jeremiasi cin eguin çaroen beraz ixilic, erranez: Ala Jauna, arma hau gutan eguin duena, hilcen baçaitut, eta çure bicia bilhatzen duten guiçon horien escuetan eçarcen baçaitut!

17. Eta Jeremiasec erran cioen Sedeciasi: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin jaiquiric ilkitzen baçare Babilonaco erregueren aitzindarietara, çure arima bicico da, eta hiri hau ez da suz errea içanen; eta çu, eta çure etchea, salbatuac içanen çarete.

18. Ez baçare ordean Babilonaco erregueren aitzindarietara ilkitzen, hiri hau emana içanen da Caldearren escuetara, eta suz erreco dute; eta çu, etzare hequien escuei itzurico.

19. Eta Sedecias erregueac Jeremiasi erran çaroen: Caldearren alderat iragan diren Juduen gatic naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana içan hequien escuetara, eta nitaz dosta ez ditecen.

20. Jeremiasec berriz, ihardetsi çuen: Etzare emana içanen: adi çaçu, othoi, Jaunaren hitza, nic erraten darotzudana, eta ongui helduco çaitzu, eta bicico da çure arima.

21. Baldin ez baduçu ilki nahi, huna cer erakutsi darotan Jaunac:

22. Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute.

23. Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau.

24. Sedeciasec erran cioen beraz Jeremiasi: Nihorc ez betza jaquin solas hauquiec, eta etzare hilen.

25. Aitzindariec ordean adi baleçate çurequin minçatu naicela, eta ethor baleitez çure gana, eta erran baleçaçute: Erraguçu cer erran dioçun erregueri eta cer erran darotzun erreguec; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen;

26. Erranen daroeçu: Ene othoitzac eçarri ditut erregueren oinetan, etzeçan mana bihurtua içan nindadien Jonathanen etchera, eta han hil ez nadien.

27. Aitzindari guciac ethorri ciren beraz Jeremiasen gana, eta galdeca haritu citzaizcon; eta Jeremias minçatu citzaioten erreguec manatu solas gucien arabera; eta baratu ciren haren ganic; ecen etzen deusere içan adituric.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 38