Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 37:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sedecias erreguea, Josiasen semea, erreguinatu cen, Jeconias, Joaquinen semearen orde; Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, hura eçarri baitzuen Judaco lurrean erregue.

2. Eta, ez hura, ez haren cerbitzariac, ez lurreco populua, etziren ethordun içatu, Jaunac, Jeremias profetaren arartecoz, erran ciozcaten solasei.

3. Eta Sedecias erregueac bidali cituen Jucal, Selemiasen semea, eta Sophonias, apheça, Maasiasen semea, Jeremias profeta gana, cioelaric: Guretzat othoitzaçu gure Jainco Jauna.

4. Bada, Jeremias libroqui çabilan populuaren erdian, ecic etzuten oraino preso eçarri. Beraz, Faraonen armada ilki cen Eguiptotic; eta holaco berria aditzearequin, Jerusaleme sethiatzen çuten Caldearrac goan ciren Jerusalemetic.

5. Eta Jaunaren hitza Jeremias profetari ilki citzaioen, cioelaric:

6. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac Hau erranen dioçue Judaco erregueri, ceinac niri galdeca igorri baitzaituztete: Huna Faraonen armada, çuei lagunça eguitera ilki dena, Eguiptora bere lurrera bihurtuco dela.

7. Eta Caldearrac itzulico eta guducatuco dira hiri hunen contra, eta hartuco eta suz erreco dute.

8. Hau dio Jaunac: Ez betzatzue çuen buruac engana, erranez: Caldearrac goanen dira eta gutaric guibelerat eguinen dute; ecen ez dira goanen.

9. Bainan jo bacineçate ere çuen contra guducatzen den Caldearren armada gucia, eta hequietaric ez baleitez gueldi ere sarrasquiz estaliricaco bakar batzu baicen; batbedera ilki laiteque bere olhatic, eta hiri hau suz erre leçaquete.

10. Caldearren armadac Jerusalemetic guibelerat eguin çuenean beraz, Faraonen armadaren ariaz,

11. Jeremias ilki cen Jerusalemetic, Benjamingo lurrera goateco, han bere ontasunaren çathitzera hirico guiçonen aitzinean.

12. Eta Benjamingo athera heldu içan cenean, han bere aldian athe-çain çagoena deitzen cen Jerias, Selemiasen semea, Hananiasen arresemea, eta hartu çuen Jeremias profeta, erraten cioelaric: Caldearren gana hoa ihes.

13. Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Ez da hala; ez noha Caldearren gana ihes. Eta Jeriasec etzuen ençun bainan Jeremias hartu eta aitzindarietara eraman çuen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 37