Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 36:4-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Jeremiasec deithu çuen beraz Baruc, Neriasen semea; eta Baruquec liburu batean iscribatu cituen Jeremiasen ahotic, Jaunac hari erran solas guciac.

5. Eta Jeremiasec manatu çuen Baruc, erraten cioelaric: Ni hersia naiz eta ez naiteque sar Jaunaren etchean.

6. Sar çaite çu beraz eta liburutic iracur çatzu ene ahotic iscribatu ditutzun Jaunaren hitzac, populuac aditzen duelaric Jaunaren etchean, barur egun batez; berçalde, Juda guciac aditzen duelaric, iracur çatzu hango hirietaric ethorrico direnei;

7. Hean othoitz bat hequien ahotic erorico den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzulico den bere bide guciz tzarretic; ceren gaitzac baitira iraquidura eta sepha, ceinequin Jauna minçatu baita populu horren contra.

8. Eta Baruquec, Neriasen semeac, eguin çuen Jeremias profetac manatu gucien arabera, Jaunaren etchean liburutic iracurtuz Jaunaren hitzac.

9. Bada, Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregueren borzgarren urthean, bederatzigarren hilabethean, guerthatu cen barur bat oihu eguin çutela Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guciari, eta Judaco hirietaric Jerusalemera murruca ethorri cen oste guciari.

10. Eta Baruquec liburutic iracurtu cituen Jeremiasen hitzac Jaunaren etchean, Saphanen seme Gamarias iscribauaren kutchateguian, gaineco ezcaratzean, Jaunaren etcheco athe berrico sarcean, populu guciac aditzen çuelaric.

11. Eta Miqueasec, Gamariasen seme Saphanen arresemeac, aditu cituenean liburutic Jaunaren hitz guciac,

12. Jautsi cen erregue-etchera, iscribauaren kutchateguira; eta hara buruçagui guciac han çaudela jarriac: Elisama iscribaua; Dalaias, Semeiasen semea; Elnathan, Acoborren semea; Gamarias, Saphanen semea; Sedecias, Hananiasen semea, eta aitzindari guciac.

13. Eta Miqueasec erran çaroezten aditu cituen solas guciac, Baruquec liburutic iracurcen cituenean populuaren beharrietara.

14. Hargatic buruçagui guciec Baruqui igorri cioten Judi, Nathaniasen semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Cusirena), ciotelaric: Har çaçu escuan liburua, ceintaric iracurcen haritu baitzare populuaren aitzinean, eta çato. Baruquec, Neriasen semeac, liburua hartu çuen beraz escuan, eta goan cen hequien gana.

15. Eta hequiec erran çaroten: Jar çaite, eta iracur çatzu horiec gure aitzinean. Eta Baruquec iracurtu ciozcaten.

16. Aditu cituztenean beraz hitz guciac, harrituac elkarri guelditu ciren, eta erran cioten Baruqui: Erregueri eçagutaraci behar diozcagu solas horiec oro.

17. Eta galdeca haritu citzaizcoten, ciotelaric: Erraguçu nola iscribatu ditutzun haren ahotic solas horiec oro.

18. Baruquec aldiz ihardetsi cioten: Ahoz, iracurcen balitu beçala, erraten çarozquidan hitz horiec guciac, eta nic thinduz iscribatzen nituen.

19. Eta aitzindariec erran cioten Baruqui: Çoaz, eta gorde çaitezte çu eta Jeremias, eta nihorc ez beça jaquin non çareten.

20. Eta loriora sarthu ciren erregueren gana. Bada, liburua phausatu çuten Elisama iscribauaren kutchateguian; eta erregueren aitzinera ekarri çuten solas horien berria.

21. Erreguec igorri çuen Judi liburuaren harcera. Hunec hura ekarriric Elisama iscribauaren kutchateguitic, iracurtu çuen erregueren eta haren inguruan xutic çauden aitzindari gucien aitzinean.

22. Erregue berriz, jarria cen bere negu-etchean, bederatzigarren hilabethean; eta su-unci bat ikatzez bethea phausatua cen haren aitzinean.

23. Eta Judic iracurtu cituenean hirur edo laur plama, erreguec ebaqui çuen liburua iscribauaren canisaz eta su-uncico sura arthiqui çuen, uncian cen suan erre arteo liburu gucia.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 36