Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 36:27-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta erreguec erre çuen ondoan liburua eta Baruquec Jeremiasen ahotic iscribatu solasac, Jaunac hitz eguin çaroen Jeremias profetari, cioelaric:

28. Har çaçu berriz berce liburu bat, eta iscriba çatzu hartan aitzineco solas guciac, Joaquinec, Judaco erreguec erre duen lehembicico liburuan cirenac.

29. Eta Joaquini, Judaco erregueri, erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Hic erre duc liburu hura, hinioelaric Certaco iscribatu duçu hortan berri hau: Babilonaco erregue çalhuqui ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntaric gueldiaraciren ditu guiçona eta acienda?

30. Aria hortaz, hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinen contra: Dabiden tronuaren gainean ez da içanen horren ganic ilkico denic, eta horren hiliquia arthiquia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari.

31. Horren gaixtaqueriac bilhaturen ditut horren contra, horren ganicaco umeen contra eta horren cerbitzarien contra; eta hequien gainera, eta Jerusalemdarren gainera, eta Judaco guiçonen gainera erakarriren ditut, ençun nahi ez nindutelaric aguindu diozcatedan gaitz guciac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 36