Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 36:18-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Baruquec aldiz ihardetsi cioten: Ahoz, iracurcen balitu beçala, erraten çarozquidan hitz horiec guciac, eta nic thinduz iscribatzen nituen.

19. Eta aitzindariec erran cioten Baruqui: Çoaz, eta gorde çaitezte çu eta Jeremias, eta nihorc ez beça jaquin non çareten.

20. Eta loriora sarthu ciren erregueren gana. Bada, liburua phausatu çuten Elisama iscribauaren kutchateguian; eta erregueren aitzinera ekarri çuten solas horien berria.

21. Erreguec igorri çuen Judi liburuaren harcera. Hunec hura ekarriric Elisama iscribauaren kutchateguitic, iracurtu çuen erregueren eta haren inguruan xutic çauden aitzindari gucien aitzinean.

22. Erregue berriz, jarria cen bere negu-etchean, bederatzigarren hilabethean; eta su-unci bat ikatzez bethea phausatua cen haren aitzinean.

23. Eta Judic iracurtu cituenean hirur edo laur plama, erreguec ebaqui çuen liburua iscribauaren canisaz eta su-uncico sura arthiqui çuen, uncian cen suan erre arteo liburu gucia.

24. Eta erregue eta haren cerbitzari guciac, solas hequiec oro aditu cituztenac, etziren lotsatu eta etzituzten beren soinecoac phorroscatu.

25. Gucia gatic Elnathanec, Dalaiasec eta Gamariasec ceiher eguin cioten erregueri, liburua etzeçan erre; eta harec etzituen ençun.

26. Eta erreguec manatu cituen Jeremiel, Amelequen semea; Saraias, Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har cetzazten Baruc iscribaua eta Jeremias profeta; bainan Jaunac gorde cituen.

27. Eta erreguec erre çuen ondoan liburua eta Baruquec Jeremiasen ahotic iscribatu solasac, Jaunac hitz eguin çaroen Jeremias profetari, cioelaric:

28. Har çaçu berriz berce liburu bat, eta iscriba çatzu hartan aitzineco solas guciac, Joaquinec, Judaco erreguec erre duen lehembicico liburuan cirenac.

29. Eta Joaquini, Judaco erregueri, erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Hic erre duc liburu hura, hinioelaric Certaco iscribatu duçu hortan berri hau: Babilonaco erregue çalhuqui ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntaric gueldiaraciren ditu guiçona eta acienda?

30. Aria hortaz, hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinen contra: Dabiden tronuaren gainean ez da içanen horren ganic ilkico denic, eta horren hiliquia arthiquia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari.

31. Horren gaixtaqueriac bilhaturen ditut horren contra, horren ganicaco umeen contra eta horren cerbitzarien contra; eta hequien gainera, eta Jerusalemdarren gainera, eta Judaco guiçonen gainera erakarriren ditut, ençun nahi ez nindutelaric aguindu diozcatedan gaitz guciac.

32. Jeremiasec hartu çuen beraz berce liburu bat, eta eman çaroen Baruqui, Neriasen seme iscribauari, ceinac hartan Jeremiasen ahotic iscribatu baitzituen, Joaquinec, Judaco erreguec, suan erre çuen liburuco hitz guciac; eta berçalde berhatuac içan ciren berce asco solas lehenago iscribatuac içan etzirenac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 36