Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 36:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Joaquin, Josiasen seme, Judaco erregueren laugarren urthean, guerthatu cen Jeremiasi ilki citzaioela Jauna ganic hitza hau, cioelaric:

2. Har çaçu liburu bat, eta hartan iscriba çatzu nic çuri Israelen contra, Judaren contra eta jendaqui gucien contra erran içan darozquitzudan hitz guciac, ni minçatu natzaitzun egunetic, Josiasen egunetaric eta egungo eguna arteo;

3. Hean, Judaco etcheac adituric hequiei eguin gogo diozcatedan gaizqui guciac, norbera itzulico den bere bide guciz tzarretic, eta ene beguithartea ont dioçotedan hequien gaixtaqueriari eta bekatuari.

4. Jeremiasec deithu çuen beraz Baruc, Neriasen semea; eta Baruquec liburu batean iscribatu cituen Jeremiasen ahotic, Jaunac hari erran solas guciac.

5. Eta Jeremiasec manatu çuen Baruc, erraten cioelaric: Ni hersia naiz eta ez naiteque sar Jaunaren etchean.

6. Sar çaite çu beraz eta liburutic iracur çatzu ene ahotic iscribatu ditutzun Jaunaren hitzac, populuac aditzen duelaric Jaunaren etchean, barur egun batez; berçalde, Juda guciac aditzen duelaric, iracur çatzu hango hirietaric ethorrico direnei;

7. Hean othoitz bat hequien ahotic erorico den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzulico den bere bide guciz tzarretic; ceren gaitzac baitira iraquidura eta sepha, ceinequin Jauna minçatu baita populu horren contra.

8. Eta Baruquec, Neriasen semeac, eguin çuen Jeremias profetac manatu gucien arabera, Jaunaren etchean liburutic iracurtuz Jaunaren hitzac.

9. Bada, Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregueren borzgarren urthean, bederatzigarren hilabethean, guerthatu cen barur bat oihu eguin çutela Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guciari, eta Judaco hirietaric Jerusalemera murruca ethorri cen oste guciari.

10. Eta Baruquec liburutic iracurtu cituen Jeremiasen hitzac Jaunaren etchean, Saphanen seme Gamarias iscribauaren kutchateguian, gaineco ezcaratzean, Jaunaren etcheco athe berrico sarcean, populu guciac aditzen çuelaric.

11. Eta Miqueasec, Gamariasen seme Saphanen arresemeac, aditu cituenean liburutic Jaunaren hitz guciac,

12. Jautsi cen erregue-etchera, iscribauaren kutchateguira; eta hara buruçagui guciac han çaudela jarriac: Elisama iscribaua; Dalaias, Semeiasen semea; Elnathan, Acoborren semea; Gamarias, Saphanen semea; Sedecias, Hananiasen semea, eta aitzindari guciac.

13. Eta Miqueasec erran çaroezten aditu cituen solas guciac, Baruquec liburutic iracurcen cituenean populuaren beharrietara.

14. Hargatic buruçagui guciec Baruqui igorri cioten Judi, Nathaniasen semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Cusirena), ciotelaric: Har çaçu escuan liburua, ceintaric iracurcen haritu baitzare populuaren aitzinean, eta çato. Baruquec, Neriasen semeac, liburua hartu çuen beraz escuan, eta goan cen hequien gana.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 36