Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 35:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Gure aita Jonadab Errecaben semearen hitzari ethordun içatu gare beraz manatu darozquigun gauça gucietan, haletan non ez baitugu arnoric edan gure bici gucian, ez guc, ez gure emazteec, ez gure seme-alabec.

9. Eta etcheric ez dugu eguin egoteco; eta ez dugu içatu ez mahasti, ez landa, ez erainçaric;

10. Bainan egotu gare olhetan, eta gure aita Jonadabec manatu darozquigun gucietan ethordun içan gare.

11. Nabucodonosor, Babilonaco erregue, igan denean ordean gure lurrera, erran içan dugu: Çatozte, sar gaitecen Jerusalemen, Caldearren armadaren eta Siriaco armadaren ihes; eta Jerusalemen gaudeci.

12. Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric:

13. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çoaz eta erroçute Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei. Ez othe duçue behinere cridança onhetsiren, ene hitzei ethordun içateco? dio Jaunac.

14. Jonadab, Errecaben semearen solasac garai atheratu dire: bere semeei manatu cioten etzeçaten arnoric edan; eta orai arteo ez dute edan, ceren ethordun içan baitire beren aitaren manuari; ni berriz, minçatu natzaitzue, goicetic jaiquiz eta minçatuz, eta etzaizquidate ethordun içatu.

15. Eta igorri darozquitzuet ene cerbitzari guciac, profetac, goicetic jaiquiz, bidaliz eta erranez: Bihur çaitezte, cein çuen bide tzarretic; ont çatzue çuen lehiac, ez jarraic jainco arrotzei, eta ez beçatzue cerbitza; eta egonen çarete, çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lurrean; eta ez duçue eman beharria, eta ez nauçue ençun.

16. Jonadaben, Errecabaden semearen umeec gothorqui beguiratu dute beraz beren aitac manatu ciotena; aldiz populu hori etzait ethordun içatu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 35