Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 34:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bainan baquean hilen haiz, eta hire arbaso hire aitzinean erregue içatu dirençat eguin diren errepenen arabera, orobat eguinen dute hiretzat; eta deithoraturen haute, ai Jaunca hariz; nic erran baitut hori, dio Jaunac.

6. Eta Jeremias profetac hitz horiec guciac erran ciozcan Sedecias, Judaco erregueri, Jerusalemen.

7. Eta Babilonaco erregueren armada guducatzen cen Jerusalemeren contra, eta Judaco hiri guelditzen ciren gucien contra, Laquisen eta Acecaren contra; ecen Judaco hirietaric, hauquiec ciren, hiri hazcar guelditzen cirenac.

8. Jaunaren ganic Jeremiasi ethorri hitza, Sedecias erregueac Jerusalemen populu guciarequin patu jo ondoan, oihu eguinarazten çuelaric,

9. Batbederac bere sehiac, Hebrear muthil eta nescatoac, libroric igor cetzan; eta etzeçaten behinere hequien gainean jauntasunic erabil, erran nahi da gainean jauntasunic eta bere anaiaren gainean.

10. Beraz aitzindariec oroc eta populu guciac ençun çuten eta patu bat eguin, batbederac libroric igorceco bere muthila eta bere nescatoa, eta guehiago hequien gainean ez erabilceco nausitasunic: aditu çuten beraz eta sehiac libroric igorri.

11. Bainan bihurtu ciren guero; libro utzi cituzten muthil, nescatoac, berriz hartu eta sehitasunera borchatu cituzten.

12. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:

13. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic çuen arbasoequin batasun eguin içan dut, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic atheratu çaituztedan egunean, nioelaric:

14. Çazpi urthe betheco direnean, batbederac utz beça bere anaia Hebrearra, saldua içan çaioena; eta sei urthez cerbitzaturen çaitu, eta guero çure ganic igorriren duçu libro; eta çuen arbasoec ez naute ençun, eta ez dute makurtu beren beharria.

15. Eta çuec bihurtu cineten egun, eta eguin cinduten ene beguietan çucen dena, bakotchac libertate oihu eguinez bere adisquidearençat; eta ene aitzinean eguin cinduten patua, ene icenaz deithua den etchean.

16. Eta guibelerat eguin, eta ene icena laidatu duçue; eta bihurraraci ditutzue, ceinec çuen muthila, ceinec çuen nescatoa, libro eta beren buruen nausi igorri cintuzten ondoan; eta azpicotu ditutzue, çuen muthil eta nescato içan ditecen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 34