Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 34:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Aria hortaz hau dio Jaunac: Ez nauçue ençun, ceinec bere anaiari, ceinec bere adisquideari libertatearen emateco; huna non ematen darotzuedan nic çuen libertatea ezpataren, içurrite eta gosetearen azpian erorcecoa, dio Jaunac; eta lurreco erresuma guciei emanen çaituztet, asaldutan biciaraz çaitzazteten.

18. Eta emanen ditut guiçonac, enequilaco batasuna hautsi dutenac, eta beguiratu ez dituztenac patuco hitzac, ceinetaz hitzartuac baitziren ene aitzinean, hala-nola bi erdi eguin duten erguia eta ceinaren çathien artetic iragan baitire;

19. Judaco buruçaguiac eta Jerusalemgoac, ebaquiac eta apheçac eta lurreco populu gucia, erguiaren bi erdien artetic iragan direnac;

20. Eta arthiquiren ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara; eta hequien gorphutzac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen hazcurri.

21. Eta Sedecias, Judaco erregue, eta haren azpico aitzindariac emanen ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara, eta Babilonaco erregueren armaden escuetara, ceinec çuen ganic guibelerat eguin baitzuten.

22. Huna nic manatzen dudala, dio Jaunac; eta nic bihurraraciren ditut armada hequiec hiri huntara, hunen contra dire guducaturen; hartuco dute eta suz erreco; eta Judaco hiriac mortu eguinen ditut, ez baita nihor egonen horietan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 34