Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 34:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta haren armada gucia, eta lurreco erresuma haren escupeco ciren guciac, eta populuac oro guerlan hari cirenean Jerusalemeren contra eta haren hiri gucien contra, Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerrana:

2. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Çoaz eta minça çaquizquio Sedeciasi, Judaco erregueri, eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen ematera nohan Babilonaco erregueren escuetara, eta suz erreco du.

3. Eta herori ez haiz itzurico haren escuari; bainan atzemanic eta harturic, haren escuetara emanen haute; eta bekoz beko ikusiren duc Babilonaco erregue, eta ahotic ahora minçaturen hatzaio, eta Babilonan sarthuco haiz.

4. Gucia gatic adi çaçu Jaunaren hitza, Sedecias, Judaco erregue: Hau derraçu Jaunac: Ez haiz ezpatatic hilen,

5. Bainan baquean hilen haiz, eta hire arbaso hire aitzinean erregue içatu dirençat eguin diren errepenen arabera, orobat eguinen dute hiretzat; eta deithoraturen haute, ai Jaunca hariz; nic erran baitut hori, dio Jaunac.

6. Eta Jeremias profetac hitz horiec guciac erran ciozcan Sedecias, Judaco erregueri, Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 34