Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 33:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena;

18. Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.

19. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:

20. Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;

21. Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.

22. Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.

23. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:

24. Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 33