Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 33:15-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Egun hequietan eta ordu hartan, Dabiden ganic ilkiaracico dut çucentasuneco gandoa, eta lurraren gainean çucenari çucentasunean emanen dio bere bidea.

16. Eta egun hequietan Juda salbatua içanen da, eta Jerusaleme descansu bethean egonen da; eta icen huntaz deithuco dute haina: Gure Jaun çucena.

17. Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena;

18. Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.

19. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:

20. Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;

21. Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.

22. Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.

23. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:

24. Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?

25. Hau dio Jaunac: Ene patua egunarequin eta gauarequin, eta ceruari eta lurrari eman daroeztedan legueac ez badaude sendo;

26. Orduan hastanduren dut Jacoben eta Dabid ene cerbitzariaren odola, ez harceco hunen odoletic Abrahamen, Isaaquen eta Jacoben erroticaco buruçaguiric; ecen bihurraraciren ditut hequien desherrituac eta urricalduren natzaiote.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 33