Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 32:25-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Eta çuc, Jainco Jauna, derrataçu: Landa bat dirutan erosaçu, eta lekucoac har çatzu; noiz-etare hiria Caldearren escura emana baita.

26. Eta Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cioena:

27. Huna ni guiçon gucien Jainco Jauna; othe da deusere enetzat gaitz içanen denic?

28. Hargatic hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen arthiquitzera nohan Caldearren escuetara eta Babilonaco erregueren escura, eta hartuco dute.

29. Eta guducatuz Caldearrac ethorrico dire hiri hunen contra, eta su emanen diote, eta erreco dituzte hau eta huntaco etcheac ceinen gainean sacrificioac eta libacioneac eguiten baitzituzten Baali, ni samurraraztecotzat.

30. Ecen beren gaztetasunetic, baratu gabe ene beguien aitzinean gaizqui eguiten hari ciren Israelgo eta Judaco umeac; Israelgo umeac, ceinec orai arteo beren escuetaco eguincariez sumintaraci bainaute, dio Jaunac.

31. Alabainan ene hasarrearen eta gaitziduraren jauzgarri bilhacatu da hiri hori, eguina içan den egunetic, eta ene aitzinetic kendua içanen den egun hau arteo,

32. Israelgo umeec eta Judaco umeec, ni hasarretzera deithuz, berec eta beren erregue, beren aitzindari, beren aphez, beren profetec, Judaco guiçonec eta Jerusalemdarrec erabili duten gaixtaqueriaren ariaz.

33. Eta guibelaz itzuli çaizquit, eta ez beguithartez, noiz-eta-ere goiz-goicetic irakasten eta arguitzen bainituen, eta cridançaren onhesteric ez baitzuten ençun nahi.

34. Eta beren jaincomoldeac eçarri dituzte ene icena deithua cen etchean, haren lohitzecotzat.

35. Eta leku gorac Baali eguin diozcate Enomen semeen haranean, Moloqui beren seme, alaben imolatzeco; nic ez diotet holacoric manatu, eta etzait gogorat ere ethorri, holaco icigarriqueriaric eguin eta Juda bekatura erorraraz ceçaten.

36. Eta orai horien gatic, hau dio Israelgo Jainco Jaunac hiri huni, ceintaz baitioçue, arthiquia içanen dela Babilonaco erregueri, ezpatari, gosete eta içurriteari:

37. Hara nic bilduco ditudala lur gucietaric, ceinetara iraici baititut ene iraquiduran, ene hasarrean eta gaitzidura handian, eta guibelerat erakarriren ditut leku huntara, eta hemen egonaraciren ditut descansu goçoan.

38. Eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz horien Jaincoa.

39. Eta bihotz bat eta bide bat emanen diozcatet, egun oroz içan ditecen ene beldur, eta ongui hel daquioten berei eta beren umeei beren ondotic.

40. Eta horiequin joco dut bethirainoco patua, eta ez naiz baratuco horiei ongui eguitetic; eta ene beldurra emanen diotet horien bihotzei, ez deçaten guibelerat eguin ene ganic.

41. Eta horien baithan bozturen naiz, horiei ongui eguinez, eta lur huntan gogorturen ditut cintasunean, ene bihotz oroz eta grima guciaz;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 32