Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 32:15-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Etche, landa, mahasti erosteac içanen dire oraino lur huntan.

16. Eta erospeneco agueria erran ondoan Baruqui, Neriren semeari, Jaunari othoitzean jarri ninçaioen, nioelaric:

17. Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna çuc eguin ditutzu ceru-lurrac çure ahal handi eta çure beso hedatuaz; çuri etzaitzu deusere gaitzic;

18. Çuc urricalmendu harmen duçu mila guiçaldiren buruan, eta aiten gaixtaqueria bihurcen duçu hequien ondotic semeen gainera; oi Jainco guciz hazcar, handi, botheretsua, armadetaco Jauna da çure icena.

19. Handi çare çure conseiluan, ecin-ardietsizcoa çure gogoetan; çure beguiac idequiac daude Adamen semeen urhats gucien gainean, batbederari bihurceco bere bideen arabera eta bere asmuen fruituen arabera.

20. Egungo eguna arteo çuc eguin ditutzu eçagutzari eta sendagailac Eguiptoco lurrean, eta Israelen, eta guiçonen erdian, eta çure icena eguin duçu egun den beçalacoa.

21. Eta Israelgo çure populua Eguiptoco lurretic erakarri duçu eçagutzariz, sendagailaz, çure escu hazcar eta beso hedatuaz, eta larderia gaitzaz.

22. Eta lur hau eman dioçute, hauquien arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, emanen cinaroetela lur bat esne eta ezti çariona.

23. Eta huntan sarthu dire, eta goçatu dute; eta çure hitzari ez dire ethordun içatu, ez çure leguean ez dire ibili: ez dituzte eguin çuc manatu cinaroezten guciac, eta gaitz hauquiec oro guerthatu çaizcote.

24. Horra hazcargailuac hiriaren contra alchatuac, hunen harceco; eta hiria emana da Caldearren escura; guducatzen dute ezpataz, gosete eta içurriteaz; eta çuc erran guciac guertatu dire, cerorrec ikusten duçun beçala.

25. Eta çuc, Jainco Jauna, derrataçu: Landa bat dirutan erosaçu, eta lekucoac har çatzu; noiz-etare hiria Caldearren escura emana baita.

26. Eta Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cioena:

27. Huna ni guiçon gucien Jainco Jauna; othe da deusere enetzat gaitz içanen denic?

28. Hargatic hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen arthiquitzera nohan Caldearren escuetara eta Babilonaco erregueren escura, eta hartuco dute.

29. Eta guducatuz Caldearrac ethorrico dire hiri hunen contra, eta su emanen diote, eta erreco dituzte hau eta huntaco etcheac ceinen gainean sacrificioac eta libacioneac eguiten baitzituzten Baali, ni samurraraztecotzat.

30. Ecen beren gaztetasunetic, baratu gabe ene beguien aitzinean gaizqui eguiten hari ciren Israelgo eta Judaco umeac; Israelgo umeac, ceinec orai arteo beren escuetaco eguincariez sumintaraci bainaute, dio Jaunac.

31. Alabainan ene hasarrearen eta gaitziduraren jauzgarri bilhacatu da hiri hori, eguina içan den egunetic, eta ene aitzinetic kendua içanen den egun hau arteo,

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 32