Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 31:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Nigarrez ethorrico dire, eta ene urricalmenduan erakarrico ditut guibelerat; ur-errecac gaindi bide çucenaz erakarrico ditut, eta ez dire hartan behaztopatuco, ceren Israelen aita bilhacatu bainaiz, eta Efraim baita ene ume lehena.

10. Jendaiac, adi çaçue Jaunaren hitza, eta berria eremoçuete urrungo irlei, eta erroçuete: Israel barraiatu duenac bildu du, eta çainduco du, arçainac bere arthaldea beçala.

11. Alabainan Jaunac berrerosi du Jacob, eta atheratu du hazcarragoaren escutic.

12. Eta ethorrico dire, eta laudorioac cantatuco dituzte Siongo mendian; eta alde orotaric bilduco dire Jaunaren ontasunetara, ogui, arno, olio, arthaldeen eta abereen umeen erdira; eta hequien arima içanen da baratze urztatu bat iduri, eta ez dute guehiago ikusiren gosea.

13. Orduan nescatcha bozturen da dancetan, guiçon-gaztea eta çaharra elkarrequin; hequien nigarra bozcariotara dut aldaturen; eta goçacari, eta atsecabetic lekora bozcario diotzatet emanen.

14. Nasaiciaz hordituren dut aphecen arima, eta ene onthasunez bethea içanen da ene populua, dio Jaunac.

15. Hau dio Jaunac: Mendian ençun da deihadar bat, marrasca, deithore eta nigarrezcoa, Erraquelen ganic, ceina nigarrez baitago bere semeen gainean, eta hequietaz goçacariric ez du nahi, ceren ez diren guehiago.

16. Hau dio Jaunac: Bara beitez çure ahoa auhenetic eta çure beguiac nigarretaric; ceren içanen baitu çure nekeac bere saria, dio Jaunac; eta etsai-lurretic bihurturen baitire çure umeac.

17. Azquenean betheco da çure iguriquitza, dio Jaunac; eta çure semeac bihurturen dire beren aurkincetara.

18. Ençun, aditu dut Efraim herraldatzean, cioela: Açurriatu nauçu, eta irakatsia naiz hala-nola ergui hezgaitza: bihurraraz neçaçu, eta bihurturen naiz ceren çu baitzare ene Jainco Jauna.

19. Ecen bihurraraci nauçun ondoan, eguin dut penitencia; eta arguitu nauçun ondoan, jo dut ene ixterra. Ahalcatu eta gorritu naiz, ceren jasan behar içan baitut ene gaztetasuneco laidoa.

20. Efraim ez othe da ene seme ohoragarri, ene ume maitea? Hargatic haren contra minçatu içan naicen arren, orhoituco naiz hartaz oraino. Aria hortaz ene barnea grinatu da haren gainean; urricalduz urricalduren natzaio, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 31