Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 31:30-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Batbedera ordean bere tzarquerian hilen da; mahats minkorra janen dutenen horçac dire hosquinduren.

31. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta batasun berri bat eguinen dut Israelgo etchearequin eta Judaco etchearequin;

32. Ez horien arbasoequin eguin nuen patuaren arabera, escua hartu niotenean Eguiptoco lurretic hequien erakarceco: patu hura alfertu dute, eta heci ditut, dio Jaunac.

33. Bainan hau içanen da Israelgo etchearequin joco dudan patua egun hauquien ondotic, dio Jaunac: Horien barnean sarthuco dut ene leguea, eta bihotzean iscribatuco daroet; eta ni içanen naiz horien Jaincoa, eta horiec ene populua.

34. Eta guiçonac ez du guehiago arguituco ez bere laguna, ez bere anaia, erranez: Eçagut çaçu Jauna; ecen guciec eçagutuco naute, horietaric ttipienetic handieneraino, dio Jaunac; ecen jabalduco natzaio horien gaizquiari, eta horien bekatuaz ez naiz guehiago orhoituco.

35. Hau dio Jaunac, ematen dituenac egun arguitzat iguzquia, eta gau arguitzat ilharguia eta içarrac; itsasoa jaucica eta haren tirainac burrumbaca erabilcen dituenac, armadetaco Jauna deitzen denac:

36. Baldin legue horiec urmariatzen badira ene aitzinean, dio Jaunac, orduan Israel ganicaco iraulguia ere urmariaturen da, ez dadiençat nihoizco egunetan populu bat içan ene aitzinean.

37. Hau dio Jaunac: Baldin ceruac neur  baditazque gainean, eta lurraren asentuac ikar beherean; nic ere hastanduren dut Israel ganicaco iraulgui gucia, eguin dituzten gucien gatic, dio Jaunac.

38. Huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta hiri hau Jaunarençat içanen da berritua Hananeelgo dorretic Izquinaco atheraino.

39. Eta neurceco haria ilkico da oraino haren aitzinean Garebeco munho gainera, eta inguratuco ditu Goatha,

40. Hilen eta hautsaren haran gucia, eta herioaren ephaitza gucia Cedrongo errecaraino, eta çaldien iguzqui-aldeco athe izquinaraino, Jaunaren leku sainduetsia; eta ez da guehiago behinere içanen eragotzia eta xahutua.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 31