Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 31:3-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Jauna aguercen çait aspaldidanic. Eta bethico amodioz çaitut maithatu; hargatic, çutaz urricalduz, bildu çaitut ene gana.

4. Eta berriz alchaturen çaitut, eta alchatua içanen çare, oi Israelgo nescatcha; aguerturen çare oraino çure atabalequin eta ilkico çare musicarien erdian.

5. Landaturen ditutzu oraino mahastiac Samariaco mendietan; landatzen harico dire, bainan mahatsic ez dute bilduco, ordua ethorri arteo;

6. Ecic egun bat içanen da, ceintan çainec Efraimgo mendian oihu eguinen baitute: Xuti çaitezte eta Sionera igan gaitecen gure Jainco Jaunaren gana.

7. Ecen hau dio Jaunac: Bozcarioz jauz çaitezte, Jacoben umeac; irrincinac eguizquitzue jendaien aitzinean; eguiçue harramanz, canta çaçue eta erraçue: Salba çaçu, Jauna, çure populua, Israelgo ondarrac.

8. Huna non erakarriren ditudan ipharreco lurretic, eta bilduren ditut lurraren buruetaric; hequien artean içanen dire itsua eta maingua, içorra eta erditzen dena elkarrequin, hunat bihurcen direnen bilku handia.

9. Nigarrez ethorrico dire, eta ene urricalmenduan erakarrico ditut guibelerat; ur-errecac gaindi bide çucenaz erakarrico ditut, eta ez dire hartan behaztopatuco, ceren Israelen aita bilhacatu bainaiz, eta Efraim baita ene ume lehena.

10. Jendaiac, adi çaçue Jaunaren hitza, eta berria eremoçuete urrungo irlei, eta erroçuete: Israel barraiatu duenac bildu du, eta çainduco du, arçainac bere arthaldea beçala.

11. Alabainan Jaunac berrerosi du Jacob, eta atheratu du hazcarragoaren escutic.

12. Eta ethorrico dire, eta laudorioac cantatuco dituzte Siongo mendian; eta alde orotaric bilduco dire Jaunaren ontasunetara, ogui, arno, olio, arthaldeen eta abereen umeen erdira; eta hequien arima içanen da baratze urztatu bat iduri, eta ez dute guehiago ikusiren gosea.

13. Orduan nescatcha bozturen da dancetan, guiçon-gaztea eta çaharra elkarrequin; hequien nigarra bozcariotara dut aldaturen; eta goçacari, eta atsecabetic lekora bozcario diotzatet emanen.

14. Nasaiciaz hordituren dut aphecen arima, eta ene onthasunez bethea içanen da ene populua, dio Jaunac.

15. Hau dio Jaunac: Mendian ençun da deihadar bat, marrasca, deithore eta nigarrezcoa, Erraquelen ganic, ceina nigarrez baitago bere semeen gainean, eta hequietaz goçacariric ez du nahi, ceren ez diren guehiago.

16. Hau dio Jaunac: Bara beitez çure ahoa auhenetic eta çure beguiac nigarretaric; ceren içanen baitu çure nekeac bere saria, dio Jaunac; eta etsai-lurretic bihurturen baitire çure umeac.

17. Azquenean betheco da çure iguriquitza, dio Jaunac; eta çure semeac bihurturen dire beren aurkincetara.

18. Ençun, aditu dut Efraim herraldatzean, cioela: Açurriatu nauçu, eta irakatsia naiz hala-nola ergui hezgaitza: bihurraraz neçaçu, eta bihurturen naiz ceren çu baitzare ene Jainco Jauna.

19. Ecen bihurraraci nauçun ondoan, eguin dut penitencia; eta arguitu nauçun ondoan, jo dut ene ixterra. Ahalcatu eta gorritu naiz, ceren jasan behar içan baitut ene gaztetasuneco laidoa.

20. Efraim ez othe da ene seme ohoragarri, ene ume maitea? Hargatic haren contra minçatu içan naicen arren, orhoituco naiz hartaz oraino. Aria hortaz ene barnea grinatu da haren gainean; urricalduz urricalduren natzaio, dio Jaunac.

21. Jar çaite atalai batean, hequien aitzinean har çatzu çure uherdurac; lehen ibili çaren bide çucenean bida çaçu çure bihotza: bihur çaite, Israelgo alaba, bihur çure hiri hauquietara.

22. Noiz arteo atseguin-pean barraiatuco çare, nescatcha sesu gabea? Ecen Jaunac lurraren gainean eguin du sendagaila berri bat: Emaztequi batec inguraturen du guiçon bat.

23. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hitz hau erranen dute oraino Judaco lurrean eta hango hirietan, bihurraracico ditudanean hango gathibuac: Jaunac benedica beçaitza, mendi saindua, çucentasunez arguitzen duçuna.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 31