Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 31:27-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta hacia arthiquiren dut, guiçon-hacia eta acienda-hacia, Israelgo etchearen eta Judaco etchearen gainera.

28. Eta nola hequien gainera egotu bainaiz atzarria atheratzeco, urratzeco, barraiatzeco, xahutzeco eta atsecabeztatzeco; hala egonen naiz hequien gainera atzarria alchatzeco eta landatzeco, dio Jaunac.

29. Ordu hequietan ez da guehiago erranen: Aitec mahats minkorrac dituzte jan, eta semeen horçac hosquindu dire.

30. Batbedera ordean bere tzarquerian hilen da; mahats minkorra janen dutenen horçac dire hosquinduren.

31. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta batasun berri bat eguinen dut Israelgo etchearequin eta Judaco etchearequin;

32. Ez horien arbasoequin eguin nuen patuaren arabera, escua hartu niotenean Eguiptoco lurretic hequien erakarceco: patu hura alfertu dute, eta heci ditut, dio Jaunac.

33. Bainan hau içanen da Israelgo etchearequin joco dudan patua egun hauquien ondotic, dio Jaunac: Horien barnean sarthuco dut ene leguea, eta bihotzean iscribatuco daroet; eta ni içanen naiz horien Jaincoa, eta horiec ene populua.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 31