Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 31:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Noiz arteo atseguin-pean barraiatuco çare, nescatcha sesu gabea? Ecen Jaunac lurraren gainean eguin du sendagaila berri bat: Emaztequi batec inguraturen du guiçon bat.

23. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hitz hau erranen dute oraino Judaco lurrean eta hango hirietan, bihurraracico ditudanean hango gathibuac: Jaunac benedica beçaitza, mendi saindua, çucentasunez arguitzen duçuna.

24. Eta Judac eta hango hiriec batean, lurra lancen dutenec eta arthaldeac alhatzen dituztenec, han eguinen dute beren egoitza.

25. Ecen horditu dut egarriz çagoena, eta ase gosez çagoena.

26. Hortan iratzarri naiz lotaric beçala; eta arguitu ditut beguiac, eta goço içan çait ene loa.

27. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta hacia arthiquiren dut, guiçon-hacia eta acienda-hacia, Israelgo etchearen eta Judaco etchearen gainera.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 31